FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  HIRUGARREN URTEZ JARRAIAN, 15.000 BISITARI BAINO GEHIAGO IZAN DIRA FICOBAKO EHPN
 
05/01/2017 • 15.352 pertsonak disfrutatu dute Ficobako EHPz, Bi egunetan jarri behar izan da tokirik ez zegoela zioen kartela. Lau urtetan EHPk bikoiztu egin du bisitari-kopurua.
 
   
handitu

Ficobako EHPk abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte ireki ditu ateak. 2015ean baino bi egun gutxiagoz, baino berriz ere 15.000 bisitari baino gehiago hartu ditu.Egunero etorri den bisitari kopurua %20 igo delako gertatu da hori.Bi egunetan, abenduaren 26an eta urtarrilaren 3an, jarri behar izan da tokirik ez zegoela zioen kartela, eta gainerako egunetan EHPren okupazioa %80tik gorakoa izan da.Hau da EHPk 15.000 bisitariren kopurua gainditzen duen hirugarren edizioa.Datu hauek adierazten dute azken lau urteotan bisitari korurua bikoiztu duen Ficobaren aisialdi proposamen hau jada finkatuta dagoela.

 

Bisitarien jatorria aztertuta baiezta daiteke EHP erreferentzia-jarduera bat dela Eguberrietan Gipuzkoan. Jenderik gehiena Txingudi eskualdetik etorri da (%45) eta,  jarraian Donostialdetik (%25) eta Oarsoaldetik (%18). EHPk ekintza interesgarria bilakatzen ari da Urola Kosta, Tolosaldea eta Goierriko familientzat, baita Iparralde eta Nafarroako familientzat ere. 

 

Kolektibo askotara irekia dagoen EHP

Aurreko edizioetan bezala, hiru egun erreserbatu dira beren ekintza egutegietan Ficobako EHP sartua duten ikastetxeentzat bakarrik.Aurten 1.916 ikasle etorri dira Donostia, Errenteria, Azpeitia, Leitza, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Bera, Zestoa, Andoain, Orio eta Irungo 17 ikastetxetatik. 2015ean baino %7 gehiago.

 

Bestalde, abenduaren 26an, Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteak deialdi bat egin zuen bere bazkideen artean, eta oso arrakastatsua izan zen, 600 pertsona baino gehiago etorri ziren eta. Eta abenduaren 30ean, goizean, EHPn instalazioak esklusiboki ireki ziren desgaitasunen bat duten haurrek Eguberrietako Haur Parkeaz goza zezaten.  

 

http://pin.ficoba.org                                                                                                                                  

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu