FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  IÑIGO LAVADO, FICOBAKO CHEFAK, EGUBERRIAK ZORIONDU DITU BANAKETAKO MUNDUKO HIRUGARREN TALDEA DEN METRO MULTINAZIONALAREN IZENEAN
 
03/01/2017 • Iñigo Lavado gastronomi aholkularia da Metro taldeko filiala den Makro handizkako banaketa-enpresan. Zalantzarik gabe, jai hauek bereziak izan dira Ficobako Iñigo Lavado chefarentzat, benetako eguberri-ipuin bateko protagonista bihurtu baita.
 
   
handitu

Ezer ez zekiela, Metro taldeak, harekin kolaboratzen baitu, protagonista nagusia bihurtu du Alemaniako multinazionalak bere bezeroei, ostalariei, jai hauek zoriontzeko egin duen kanpainan. “Eguberrietako beste Erregeak” goiburua izan du kanpaina horrek.

 

‘Sorpresaren’ arduradunek beraiek azaldu dutenez, “Eguberriak familian egoteko dira. Horregatik prestatu diogu sorpresa Iñigo Lavado Singular jatetxeko chef kolaboratzaile eta jabeari.Bere jatetxeko sasi-mahaikideen ordez gonbidatu berezi eta ustekabekoak jarri genituen:bere familia eta lagunak.Makroko langileak arduratu ziren sukaldeaz eta zerbitzuaz egun batez.Eta Eguberri berezia goza zezaten utzi genien Iñigori eta bere ahaide eta adiskideei.Ostalari guztientzat, Eguberrietako beste Erregeak.#LosOtrosReyes ‘.Olaf Koch Metro Taldeko CEOren hitzetan, “Bideo hau oso modu ona da zertan ahalegintzen garen ilustratzeko”.

 

Ficobak ere parte hartu du Eguberriak zoriontzeko ekintza original hori gauzatzen. Noski, laguntza logistikoa eman dute; bertako langileak ere aritu dira, eta erakustazokako zenbait gune ere utzi dituzte.

 

Sorpresa horren emaitza, Eguberriak bideoz zoriontzea bihurtua, ikusgai dago YouTuben, gaztelaniaz, alemanez eta inglesez. (https://www.youtube.com/user/makrorestauracion).

 

Irungo Ficoban, Singular jatetxeko instalazioetan filmatu zen. Jatetxe horretan, Iñigo Lavadok berea den sukaldaritza-kontzeptua garatzen du; eta, aldi berean, balio bereizgarria ematen dio Ficoba erakustazokari, aukera ematen baitio edozein ekitalditarako baliozko gastronomi proposamena eskaintzeko eta esperientzia pertsonalizatuak eta neurrirakoak sortzeko.  Ficobako chefak beste Singular jatetxe bat dauka Madrilen, Makroko instalazioetan.

 

Metro Taldeaz eta Makroz

 

Munduan hirugarren banaketa-taldea den Metro Taldeko filial bat da Makro.Konpainia alemaniar hori 30 herrialdetan dago, eta 2.000 denda inguru eta 230.000 langiletik gora dauzka.Metro Taldeak hiru negozio-dibisio dauzka, modu independentean funtzionatzen dutenak, eta elikagaien handizkako salmenta egiten dute:Metro Cash & Carry, Makro horkoa da; Real (hipermerkatuak); Media Markt eta Saturn (elektronikako dendak).

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu